Larunbata, 2012ko otsailak 4
Bezeroentzako Arreta Zerbitzua: 902 702 142 | info@spri.es
SPRI
RSS

Informazio Legala

Lege Oharra

Web orri hau Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatearen (SPRI)  jabetzakoa da, zeina Arabako Merkataritza Erregistroan baitago izena emanda 256 liburukian, 182 liburuan, 3. sekzioan, 88. folioan, 1.614 orrian, lehenengo inskripzioan. A01021237 da sozietatearen IFK zenbakia eta hauxe da bere egoitza sozialaren helbidea: Wellington Dukea, 2 zk. - 01010 Vitoria-Gasteiz.

 

Jabetza Intelektuala

Jabetza intelektual eta industrialeko legeei buruzko Espainiako legeriari jarraiki,  web orri honetako edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak etab.), diseinu grafikoa eta jatorri-kodea babestuta daude SPRIren mesedetan.  Debekatuta dago, beraz, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, zatiz nahiz osorik, SPRIren baimenik gabe.

Webeko edukia eta estekak

SPRIk ez du inolako erantzukizunik onartzen inork gure Web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena da, eta ez beste inorena. Ez dugu erantzukizunik onartzen ezta ere, web orri honetako esteka edo bilatzailearen bitartez irits daitezkeen hirugarren batzuen web orrietan egon daitekeen  informazioagatik.

Web orriaren eguneratzea eta aldaketak

SPRIk eskubidea dauka bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.

Alderdi teknikoei buruzko argibideak

SPRIk ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta SPRIren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.

Pribatutasun politika

Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoari jarraiki, jakinarazten dizugu web-gune honetan boluntarioki eman dizkiguzun datu pertsonalak SPRIren (Urkijo Zumarkalea 36-4, 48011 BILBO) ardurapeko “KONTAKTUAK” edo "ZERBITZUAK" fitxategietan gorde ditugula.

Fitxategi horien xedea da SPRIrekin harremana duten pertsonekin kontaktatzeko datuak kudeatzea buletinetarako, ekitaldietarako, kanpainetarako, deialdietarako, gobernu batzordeetarako... edo SPRIk diseinatu eta kudeatutako zerbitzuak helaraztea, hala nola informazioa, prestakuntza, nazioartekotzea eta aholkularitza. Informazio hori eman ahal izango zaie enpresa kolaboratzaileei, gai honetan eskumenak dauzkan Administrazio Publikoari eta SPRI taldeko enpresei.

Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinarazi zaio fitxategi hori sortu dela eta datuen erabateko segurtasuna bermatzeko beharrezko diren segurtasun neurri guztiak dauzka.

Gogorarazten dizugu eman dizkiguzun datuetara sar zaitezkeela, eta beharrezko den kasuetan haiek zuzendu, aurka egin edo ezabatu ditzakezula, gorago aipatutako Legeak ezarritako terminoetan, SPRIko Segurtasun Arduradunari idatzizko jakinarazpen bat igorriz (lopd@spri.es).

Eguneratze-data: 2012/02/02 18:10
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
(+34) 94 403 70 00
(+34) 94 403 70 22
Eusko Jaurlaritza
AENOR
EKOSKAN
XHTML
CSS