
SPRI, ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, enpresen garapenerako agentzia bat da, Eusko Jaurlaritzak 1981ean sortu zuena, Euskadiko enpresen sareari laguntza eta bultzada emateko, beren lehiakortasuna sustatuz eta merkatu globalean duten posizioa hobetuz.
SPRI Taldeak 200 lagunez osatutako giza talde bat dauka, zeinak euskal ETEen alde lan egiten baitu EAEko 4 Teknologi Elkartegietan. SPRI Taldearen barruan daude baita ere 22 industrialde kudeatzen dituen SPRILUR lurzoru industrialeko sozietatea, arrisku kapitaleko erakunde bat (7 funts, 4 Enpresa eta Berrikuntza Zentro eta 59 herrialdetara hedatzen den kanpo sarea dauzkana) eta SPRIren matrizea, denen dinamizatzaile bezala lan egiten duena eta zuzenean lerrokatuta dagoena Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin.
SPRIk euskal enpresentzat gauzatzen duen jarduera hiru zutabe hauetan oinarritzen da:

Azpiegitura aurreratuen sare bat da, eduki berritzaile eta teknologiko handiko enpresa ekimenak bere baitan hartzeko sustatua:




Merkaturaino bideratzen eta helarazten dituzte egitasmo ekintzaileak, lehentasuna emanez oinarri teknologikoa edo berritzailea dutenei eta kultura ekintzailea sortzen lagunduz. Hiru lurralde historikoetan kokaturik, proiektuaren bideragarritasunari buruzko orientazioa eskaintzen dute, eta baita ere tutoretza-aholkularitza pertsonalizatua, enpresak ezartzeko toki egokienei buruzko informazioa, prestakuntza, etab.
