Ostirala, 2013ko maiatzak 24
Arreta Zerbitzua: 902 702 142 | info@spri.es
SPRI SPRI
RSS
URBE 2050
Ciudades Emergentes y Sostenibles

Albisteak

INDUSTRIA SAILAK ONIRITZIA EMAN DU 1.077 EUSKAL ENPRESAK KENKARI FISKALAK JASO DITZATEN I+G-ko PROIEKTUAK GARATZEAGATIK

SPRI - GOBIERNO VASCO, 2011/05/26

  • %30etik gorakoak izan daitezkeen hobari hauek SPRIk eta Foru Aldundiek adostutako hitzarmen baten emaitza dira. Hitzarmen horren bidez euskal enpresek ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak bultzatu eta sustatzen dituzte.
  • Teknologi Berrikuntzako Sailaren bidez, SPRIk Ondorio Fiskaletarako 2.207 Kalifikazio Txosten Tekniko igorri ditu, 2010ean aurkeztutako 1.475 proiektu ebaluatu ondoren. %10eko hazkundea erregistratu da beraz aurreko urtearekin alderatuta.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak oniritzia eman du 1.077 euskal enpresak Industria Sailaren menpeko SPRI erakundeak (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietateak) igorritako Ondorio Fiskaletarako Kalifikazio Txosten Teknikoa jaso dezaten I+G-ko jarduerak garatzeagatik. Txosten honek segurtasun juridiko handiagoa ematen dio I+G-ko jarduerak garatzeagatiko kenkari fiskalen aplikazioari,  Zerga Administrazioarentzat txosten loteslea baita I+G-ko jarduera kalifikatzean. Aipatu kenkari horiek eginiko gastuen %30etik gorakoak izan litezke.

Ebaluaketa eta ondorengo txostena SPRIk euskal enpresei eskaintzen dien doako zerbitzua da.  SPRIren eta foru erakundeen helburua da ikerketa, garapen eta berrikuntza jarduerak sustatu, bultzatu eta indartzea euskal enpresetan.

Teknologi Berrikuntzako Sailaren bidez, SPRIk Ondorio Fiskaletarako 2.207 Kalifikazio Txosten Tekniko igorri ditu, 2010ean aurkeztutako 1.475 proiektu ebaluatu ondoren. %10eko hazkundea erregistratu da beraz aurreko urtearekin alderatuta. Ebaluazio teknikoan meritu zientifiko-teknikoa baloratzen da nagusiki, baina baita ere proiektuak izan dezakeen ustiapen komertziala edo enpresarengan izan dezakeen eragin ekonomikoa.

Ebaluaketa teknikoa eta horren osteko txostena lotesleak dira, hala erabaki baitzen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Ogasun Sailek eta SPRIk 2009ko apirilaren 29an sinatutako erakunde arteko hitzarmenean.

2011n egingo diren proiektuetarako txostena eskatzeko prozesua zabalik dago jadanik. SPRIko web orriaren bitartez Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren I+G programetako laguntzen onuradun izateko aurkeztu diren proiektuek, zuzenean jasoko dute beren txostena.

Eguneratze-data: 2013/05/24 10:29
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
(+34) 94 403 70 00
(+34) 94 403 70 22
Eusko Jaurlaritza
AENOR
AENOR
EKOSKAN
XHTML
CSS