Igandea, 2013ko maiatzak 19
Arreta Zerbitzua: 902 702 142 | info@spri.es
SPRI SPRI
RSS
URBE 2050
Ciudades Emergentes y Sostenibles

Albisteak

Emprende Foroa izan zen atzo nazio mailan gehien twiteatu zen gaia

SPRI - Gobierno Vasco, 2011/09/15

  • Ekintzaileak gustura geratu ziren foroa amaitzean lortu zituzten harreman komertzialekin
  • Foroko Negozio Aretoa bi ordu geroago itxi zuten ekintzaileek hala eskatuta

Atzo ospatu zen Barakaldon Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bitartez antolatutako Emprende 2011 Foroa  eta, hain zuzen, horixe izan zen atzo Espainian gehien “twiteatu” zen gaia “Trending Topic” ranking-aren arabera. Topaketa honek erreferente bat markatu du ekintzailetzari ematen zaion laguntza aztertzeko moduan, bertan parte hartu duten 2500 ekintzaileek beren negozio espazio propioa sortu baitzuten. Sustatzaile berriek Foroari buruz duten iritzia neurtzeko, antolatzaileek Interneteko erantzuna hartu dute kontuan, eta baita ere nola antolatu duen Eusko Jaurlaritzak 2011. urteko edizioa.

Emprende 2011k hainbat plataforma eskaini zituen atzo negozio berriak saltzeko: ekintzaile batzuk stand-etan egon ziren eta euren arteko lankidetza sustatu zen aplikazio berri baten bidez, zeinarekin hitzorduak adostu baititzakete eta baita ere ezagutu nahi dituzten enpresen profila zehaztu. Azkenik, Emprende 2011k “Elevator Pitch” izeneko formula baliatu zuen, hau da, finantzaketa bila dabilen ekintzaileak denbora jakin bat du bere negozioa saltzeko, hots, igogailuak gora iristeko behar duen denbora.

Atzo Foroan zeuden ekintzaileetako askok hitzordu mordoa adostu zituzten enpresa erosle eta kolaboratzaileekin, eta hala, askok ez zuten bazkaltzeko denborarik ere izan, halaxe esan zuten Emprende 2011 foroa amaitu zenean. Aipatzekoa da hainbesterainoko jarduera komertziala sustatu zela, ezen bertaratutako enpresak eurak izan zirela gaueko 21.00ak arte ateak zabalik edukitzeko eskatu zutenak, aurreikusitakoa baino bi ordu gehiago alegia.

Guztira 103 enpresak “saldu zuten beren burua” Emprende Foroan. 78 stand-etan egon ziren, 10ek “Elevator Pitch” modalitatea erabili zuten, hau da negozioaren ahozko azalpena inbertsiogileak erakartzeko, eta beste 15 “Speaker Corner” deiturikoan egon ziren, ahozko aurkezpenak eginez produktuak publiko orokorrari erakusteko.

Eguneratze-data: 2013/05/17 12:38
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
(+34) 94 403 70 00
(+34) 94 403 70 22
Eusko Jaurlaritza
AENOR
AENOR
EKOSKAN
XHTML
CSS