
SPRI, 2011/11/11
Bilbon ospatuko da azaroaren 29an eta 30ean Zerbitzu Publikoen Kalitateari buruzko Estatuko Konferentzia. Lehen aldiz antolatu da Euskadin zerbitzu publikoen kalitateaz eta ebaluaketaz arduratzen diren organo guztiak elkartzen dituen nazio mailako foro hau. Idoia Mendia sailburua buru izango duen topaketa honen xedea da etorkizuneko estrategia bat eztabaidatu eta proposatzea zerbitzu publikoak hobetzeko eta hiritarrarengana gehiago hurbiltzeko.
"Kalitatearen balio erantsia. Lankidetza eta parte-hartzea, eraginkorrago izateko" leloaren inguruan egituratuko da Euskalduna Jauregian ospatuko den topaketa. Estatuko Ebaluaketa eta Kalitate Agentziak (AEVAL) eta Zerbitzu Publikoetako Kalitatearen Administrazio-arteko Sareak bultzatzen eta sustatzen duten foro hau aukera bikaina da Sareko jarduera indartu eta kanporatzeko, adostasunaren logikari jarraiki sektore publikoaren kalitatea eta ebaluazioa hedatzeko eta jardunbide egokiak eta kudeaketa ikuspegi berritzaileak aurkezteko.
Argibide gehiagorako: http://www.3conferenciacalidadsspp.com
