Asteartea, 2013ko maiatzak 21
Arreta Zerbitzua: 902 702 142 | info@spri.es
SPRI SPRI
RSS
URBE 2050
Ciudades Emergentes y Sostenibles

Albisteak

Internet Eguna. “Gizarte-sareak, lana aurkitzeko erabili beharrean, lanak zu aurkitzeko erabiltzea da enplegua 2.0”, dio Alfonso Alcántarak

SPRI - Gobierno Vasco, 2012/05/17

  • Gizarte-sareetako aditua protagonista nabaria izango da Barakaldoko CEDEMIn egingo den “Enplegua eta IKTak” Jardunaldian. 
  • Bernabé Unda sailburuak jardunaldia ireki eta Interneten Mundu Egunaren inguruan antolatu diren jarduerei hasiera eman die

Barakaldoko CEDEMIn gaur goizean egin den “Enplegua eta IKTak” Jardunaldiko protagonista nagusietako bat dugu Alfonso Alcántara aditua. Enplegua 2.0ko coach-a eta kontsultore horrek Internet Egunaren VII. edizioaren esparruan antolatutako ekitaldiko hitzaldi nagusia eskaini du. Hitzaldiaren izena honako hau izan da: “Enplegua 2.0: ez bilatu aukerarik, lortu aurki zaitzaten”. Horren harian, teknologia berriek jendeari lanpostua aurkitzen laguntzeko tresnak izan ditu hizpide.  Haren hitzetan, “gizarte-sareek ez dutela ezertarako balio dioten pertsona batzuk, beharbada, beren gizarte-sareaz ari dira. Esaldi bakoitzean `gizarte-sareak´ esan beharrean `pertsonak´ esaten badugu, Internetekiko eta web sozialarekiko edo web 2.0 deritzonarekiko ditugun aurreiritziez ohartuko gara. Adibidez, norbaitek esaten badu gizarte-sareek ez dutela enplegua aurkitzeko balio, benetan esaten ari dira pertsonek ez dutela enplegua aurkitzeko balio, baina errealitatea hauxe da: lan-aukera guztien % 70 baino gehiago harremanen bidez lortzen da. Gizarte-sareak, lana bilatzeko erabili beharrean, lanak zu aurkitzeko erabiltzea da enplegua 2.0”.

Jardunaldia goizeko 9:00etan abiatu da. Hasiera-ekitaldian Bernabé Unda Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak eta Tontxu Rodríguez Barakaldoko alkateak hartu dute parte. Undak, bere hitzaldian, VII. Internet Egunean enplegua bilatzeari buruz aipatutako jarrera hori berretsi du, berak zuzendutako departamentuak bere egiten baitu proposamen hori. Haren esanetan, “enplegua sortzea departamentu honen lehentasunetako bat da, eta hori lortzeko lagun dezakeen guztia konpromiso bihurtzen da guretzat". Helburu horrekin, teknologia berrietatik datorren laguntza “nahitaezkoa” dela deritzo sailburuak: “sareak harremanetan jartzeko eta bilatzeko bide berriak sorrarazten ditu; horregatik, pertsonak geografia digitalean nola mugitzen diren eta nola antolatzen diren ulertzea funtsezkoa da; espero dezagun horrek guztiak jardunaldi honen erreferentzia-esparrua osatzea eta, amaieran, zuen itxaropen guztiak betetzea”.

Ekitaldi horretan izan diren gainontzeko hitzaldiak honako hauek dira: Eusko Jaurlaritzako Nagore de los Riosek -“Nola laguntzen zaitu Internetek Gobernuan parte hartzen” (IREKIA) berbaldia eskaini du eta baita ere Marc Garriga (“Nola ekin datu publikoak erabilita” (OPEN DATA); Novia Salcedo erakundeko Josu Robredok, berriz, “Gure estrategia nola diseinatu, lan-bilaketaren kontzeptu berria, gaitasun berriak, zein web-orrialdeetan egon behar dugun, teknologia berriak aliatu gisa” gaiak jorratu ditu; Michael Page-ko Mario Allende Losadaren hitzaldia “Langileen aukeraketaren arloko esperientzia praktikoak” izan da; eta Mondragon Unibertsitateko Roberto Uribeetxeberriak “IKTek lana bilatzeko eskaintzen dituzten aukerak” izan ditu hizpide.

Eguneratze-data: 2013/05/20 10:48
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
(+34) 94 403 70 00
(+34) 94 403 70 22
Eusko Jaurlaritza
AENOR
AENOR
EKOSKAN
XHTML
CSS