Ostirala, 2013ko maiatzak 24
Arreta Zerbitzua: 902 702 142 | info@spri.es
SPRI SPRI
RSS
URBE 2050
Ciudades Emergentes y Sostenibles

Albisteak

SPRI Taldeak bere aurrezki eredu arrakastatsua azaldu zuen Kalitatearen Munduko III. Kongresuan

    • SPRI Taldeko zuzendari nagusi Tomás Orbeak eredu horren berri eman zuen Kolonbian, zeinak 12 milioi euroko aurrezkia eta jarduera eta laguntza gehiago ekarri baitizkio euskal enpresari.


SPRI, 2012/07/02

SPRI Taldeko -enpresa sareari laguntzen dion Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko sozietate publikoen multzoko- zuzendari nagusi Tomas Orbea Eusko Jaurlaritzaren eredu arrakastatsuaz mintzatu zen "Kalitate, Bikaintasun, Berrikuntza eta Gobernu Ona"ri buruzko Munduko III. Kongresuan, eta baita ere azaldu zituen SPRI Taldearen Gobernamendu prozesua eta "gehiago egin gutxiagorekin" politika.

EAEren estrategiak eta kudeaketa sistema ere aurkeztu zituen, EAEk Espainiako batez besteko soldata altuena eta gainerako erkidegoek baino langabezi tasa txikiagoa (hain zuzen haien erdia) baitu. Ezagutzera eman zuen, bestalde, SPRI Taldeko eraginkortasuna hobetu duen kudeaketa sistema, alegia, jarduera eta zerbitzuak ugaritu dituena, gastu korronteko ia 12 milioi euro aurreztu baitira urtean eta aurrezki horri esker finantzatu baitira jarduera eta zerbitzu horien zati bat.

Ikaskuntzako Zerbitzu Nazionalak antolatutako (SENA) "Kalitate, Bikaintasun, Berrikuntza eta Gobernu Ona"ri buruzko Munduko III. Kongresuan Amerikako, Europako, Asiako eta Afrikako 29 hizlarik parte hartu dute. Europatik, Tomás Orbeaz gain, honako hauek egon dira: Bob Alisic, kalitateko aholkulari aditua (Holanda); Frantziako Ekonomia, Industria eta Garapen Ministerioko Alan Bryden; Kalitatearen Kudeaketarako Fundazio Iberoamerikarreko Batzorde Exekutiboko presidente (FUNDIBEQ) Juan Luís Martín Cuesta espainiarra; eta Salamancako Diputazioko Zerga-bilketa eta Kudeaketako ordezkari bat.

Hizlarien artean egon ziren Kalitatearen Mundu Kontseiluko (ISO) kideak, hainbat herrialdetako bikaintasun ereduen zuzendariak eta beren kudeaketa eredu arrakastatsuengatik ezagunak diren erakunde pribatu eta publikoetako zuzendariak, besteak beste.

Pereira, Santa Marta eta Bogotan eginiko kongresuak 1.000 parte-hartzaile elkartu zituen Antonio Nariño Antzokian eta 700 parte-hartzaile txandakako hitzaldi espezializatuetan. Hauek dira kongresuan landu ziren gaiak: ingurumenaren kudeaketa, kalitatezko kudeaketa, osasuna, gobernu ona, hezkuntza, ekintzailetza, berrikuntza eta bikaintasuna.

Eguneratze-data: 2013/05/23 11:34
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
(+34) 94 403 70 00
(+34) 94 403 70 22
Eusko Jaurlaritza
AENOR
AENOR
EKOSKAN
XHTML
CSS