
SPRI, 2010/05/25
SPRIk Argentinan, Kuban, Txilen, Brasilen, Turkian, Indian, Txinan, Polonian, Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Errusian, AEBetan eta Mexikon dauzkan bulegoetako zuzendariak EAEn izango dira datorren ekainean, eta euskal enpresek elkarrizketa pertsonalizatuak egin ahal izango dituzte SPRIko bulegoetako zuzendariekin herrialde horietako merkatuen aukerak aztertzeko.
Enpresen eta Kanpo Sarearen arteko topaketak albait gehien errazteko, Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan egingo dira bilerak. Ekainaren 14an Donostiako Teknologi elkartegian, ekainaren 15ean SPRIk Bilbon dauzkan bulegoetan eta, azkenik, ekainaren 16an, Miñao Parkeko instalakuntzetan, Araban.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak laguntza zerbitzu hauek eskaintzen ditu SPRIko Kanpo Sarearen bitartez:
Gure bulegoetako zuzendari batekin edo batzuekin bileraren bat izan nahi baduzu, hitzordua adostu dezakezu www.spri.es/agendadelegadosspri web orriaren bitartez.
