
Alex Rovirak hitzaldi bat eskainiko du krisia nola gainditu, krisiari nola aurre egin eta krisitik nola ikasi azaltzeko. 12 enpresa finalista daude eta horietako bat Euskadiko onena izendatuko dute. Lurralde bakoitzeko proiektu onena ere sarituko da. Hitzordua ekainaren 3an (osteguna) izango da, Arabako Teknologi Elkartegian.
Gobierno Vasco, 2010/05/28
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak saria emango die lehiakortasuna hobetzeko tresna bezala informazio eta komunikazio teknologia berriei buruzko proiektuak gauzatu dituzten euskal enpresei.
Euskadi Informazio Gizartean Planaren barruan eta Enpresa Digitala ekimenaren bitartez, ekainaren 3an ospatuko da Enpresa Digitala Sarien VII. Edizioa Arabako Teknologi Elkartegian. Sari horiek emango zaizkie aurreko urtean ezarpen ekimenengatik edota beren negozioetan informazio eta komunikazio teknologiak ongi erabiltzeagatik nabarmendu diren proiektuei.
Alex Rovirak (La Buena Suerte liburuaren egileetako bat eta La Buena Crisis argitalpenaren autorea) hitzaldi bat emango du krisi ekonomikoari nola aurre egin, krisia nola gainditu eta krisitik nola ikasi azaltzeko. Funtsean, ideiak behar ditugu krisia aukera bihurtzeko. Rovira irakaslea eta aholkularia da enpresa munduan, bezeroa ulertzeko, lider izateko eta lantaldeak kudeatzeko eremuetan.
Hautagaitza guztien artean 12 euskal enpresa aukeratu dira finalista izateko. Horietako bat Euskadiko onena izendatuko dute eta halaber lurralde bakoitzeko proiektu onena ere sarituko da.
