Larunbata, 2012ko otsailak 4
Bezeroentzako Arreta Zerbitzua: 902 702 142 | info@spri.es
SPRI
RSS

Berrikuntza eta teknologia

Berrikuntza da lehiakortasuna lortzeko funtsezko elementua. SPRIk euskal ETEen eraldaketa prozesua eta kultur aldaketa bideratzen ditu eta helburu horrekin, hainbat ekintza gauzatzen ditu egungo oinarri ekonomikoaren lehiakortasuna hobetzeko, ernetzen ari diren sektoreetara dibertsifikatzeko, zuzendaritza garatzeko, berrikuntzaren kultura sistematikoa lortzeko… Gainera, IKTak erabiltzen ditu aldaketarako palanka gisa antolakundeen eraldaketa prozesu osoan.

Enpresek eta sustatzaileek atal honetan aurkituko dituzte berrikuntzaren inguruko ekintzak aurrera eramateko laguntza eta zerbitzuak:

Jarduerak
  1. Produktu eta zerbitzuen gama berritzea eta zabaltzea
  2. Produkzio prozesuak berritzea eta zabaltzea
  3. Antolakuntzan eta kudeaketan aldaketak egitea
  4. Profesionalen kualifikazioetan aldaketak egitea
Botoia

Teknologi Berrikuntza

SPRIk garatzen eta ezartzen ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren barruko laguntza eta sustapenerako Programa eta Instrumentuak.Era berean, SPRIk zuzentzen eta koordinatzen du Enterprise Europe Network Euskal Partzuergoa, hau da, Europa mailako lankidetza, enpresa arteko kooperazio eta nazioartekotze zerbitzua. Jarduera horiekin batera, ernetzen ari diren eremu estrategikoak bultzatzen eta dinamizatzen ditu euskal industria sareari dibertsifikatzen laguntzeko. SPRIk hartu du BIOBASQUE 2010 Estrategia eta NANOBASQUE 2015 Estrategia ezartzeko ardura. Informazio gehiagorako zoaz berrikuntza teknologiko atalera.

Enpresa Eraldaketa

Berrikuntza sistematizatzen laguntzen dugu antolakundearen barruan, ikuspegi integrala aplikatuz. Horretarako, batetik, laguntza programak daude eta, bestetik, SPRIk balio erantsiko zerbitzu ugari eskaintzen ditu, enpresetako prozesu berritzaileak osatuz INNOVANET SAREAren bitartez. Informazio gehiagorako zoaz enpresa eraldaketa atalera.

Informazio Gizartea

SPRIk laguntza eskaintzen du informazio teknologiak (IKTak) euskal enpresetan, administrazioan eta herritarren artean integratzeko. Horrez gain, teknologia horiek enpresentzat eta gizartearentzat eskaintzen dituzten garapen aukerak bultzatzen ditu, tresna bikainak baitira ezagutzaren gizartera, globalizaziora eta berrikuntzara bidean aurrera egiteko. Jarduera horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak diseinatutako estrategia globalaren baitan sartzen dira: Euskadi Informazio Gizartean Plana: Euskadiko agenda digitala

Testuinguru horretan, Foru Aldundiekin eta beste erakunde batzuekin lankidetzan arituz, SPRIk EAEko enpresen esku jartzen du Enpresa Digitala ekimena. Hona hemen egitasmoaren helburu nagusietako batzuk: enpresen lehiakortasuna hobetzea informazio eta teknologia berriak erabiliz, Sarean negozio berriak garatzea ekonomia berriko profesionalei prestakuntza eta laguntza eskainiz eta faktore diferentzial horien bitartez hazkunde ekonomikoa sustatzea. Informazio gehiagorako zoaz informazio gizartea atalera.

Berrikuntza soziala

Informazio gehiagorako zoaz berrikuntza soziala atalera.

Eguneratze-data: 2012/02/02 18:10
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
(+34) 94 403 70 00
(+34) 94 403 70 22
Eusko Jaurlaritza
AENOR
EKOSKAN
XHTML
CSS