Larunbata, 2012ko otsailak 4
Bezeroentzako Arreta Zerbitzua: 902 702 142 | info@spri.es
SPRI
RSS

Ekintzaileak

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua

Eusko Jaurlaritzak erabaki irmoa hartu du jarduera ekintzailea sustatzeko eta ekintzailearen figuraren inguruko sinergiak sortu, ahaleginak partekatu eta interesak bultzatzeko. Hau da, EAEk Gizarte Ekintzailearen aldeko apustua egin du.

Ildo horretatik, SPRIk Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua abiarazteko erronka onartu du. Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzuaren bidez tramite burokratikoak arindu eta aukera guztiak bideratuko zaizkie negozio berri bat martxan jarri nahi duten ekintzaileei. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sortuko du zerbitzu hori, ekimen honetan parte hartuko duten beste erakunde guztiekin koordinaturik.

Jada eman da lehen urratsa, sortu baitira zerbitzu publikoko oinarrizko bi tresnak: ekintzailearen ataria (www.euskadiemprende.net) eta ekintzailearentzako telefono bakarra (900716001).

Emprende Foroa

Bestalde, SPRIk Emprende Foroa indartu du 2010ean eta 2011n ospatutako bi edizioetan. Foro horren helburua da topaketa-gune bihurtzea ekintzaileen, ekintzailetzako eskumenak dituzten agenteen, erakundeen eta inbertsiogileen harremanetarako.

Topaketa honen azken edizioak 2.800 lagun elkarrarazi zituen eta 24.967 lagunek bisitatu dute Emprende2011.net web gunea.

Ekintzailetzarako laguntza eta zerbitzuak

SPRIk hainbat tresna ditu ekintzailetza bultzatzeko: “enpresa bat sortzeko 10 urrats” eta programen bidezko laguntzak, hori guztia Taldeko sozietateen (EBZk) babes eta koordinaziopean, prozesu guztian zehar laguntzen baitiete ekintzaileei.

Autonomoak
Kutxa
BBK
La Caixa
Caja Vital

Bernabé Unda, SPRIko presidenteak eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak hitzarmen bat sinatu du La Caixa, BBK, Kutxa eta Vital Cajarekin autonomo eta mikroenpresentzako finantzaketa indartzeko.

Enpresa Zentroak (EBZk)
CEIA
CEDEMI
SAIOLAN
BICBERRILAN

Merkaturaino bideratzen eta helarazten dituzte egitasmo ekintzaileak, lehentasuna emanez oinarri teknologikoa edo berritzailea dutenei eta kultura ekintzailea sortzen lagunduz. Hiru lurralde historikoetan kokaturik, proiektuaren bideragarritasunari buruzko orientazioa eskaintzen dute, eta baita ere tutoretza-aholkularitza pertsonalizatua, enpresak ezartzeko toki egokienei buruzko informazioa, prestakuntza, etab.

Eguneratze-data: 2012/02/02 18:10
Alameda Urquijo, 36 - Plaza Bizkaia Eraikina 4. solairua - 48011 Bilbao
(+34) 94 403 70 00
(+34) 94 403 70 22
Eusko Jaurlaritza
AENOR
EKOSKAN
XHTML
CSS