Prestakuntza eta sentsibilizazioa
Berrikuntza sistematizatzen laguntzen dugu antolakundearen barruan, ikuspegi integrala aplikatuz. Horretarako, batetik, laguntza programak daude. Bestetik, SPRIk enpresetako prozesu berritzaileak osatzen dituzten balio erantsiko zerbitzu ugari eskaintzen ditu:
-
Informazio Teknologien oinarrizko ezagutzak akreditatzeko sistema bat da, zeinaren bitartez ziurtagiri bat lortzen baita.
-
Informazio Teknologiek eskaintzen dituzten aukerei eta balioari buruzko prestakuntza trinkoa. Jarduera hau ingurune isolatu batean garatzen da, non sektore desberdinetako 12 profesional elkartzen baitira 24 orduz. Barnetegian ikuspegiak, sinergiak eta ideiak parteka ditzakete edo proiekzioak sortu eta antolakundeen mugimendu estrategikoko ildoak zehaztu, Internetek eta 2.0 inguruneak eskaintzen dizkieten aukerak aprobetxatuz.
-
Sentsibilizazio eta prestakuntza jarduera honen helburua da Sarean negozio berriak garatzen laguntzea eta horretarako, gaikuntza eta babesa eskaintzen die ekonomia berriko profesionalei.
-
Directivo21: Zuzendaritza-karguentzako prestakuntza
Prestakuntza prozesuaren helburua da erakundeetako zuzendaritza aldatzea, euskal enpresetan zuzendaritza-postuak dauzkaten pertsonek funtsezko eta beharrezko gaitasunak lor ditzaten antolakundeetako berrikuntza prozesuei aurre egiteko.
-
Lider21: Berrikuntzarako liderrak
Prestakuntza ekintza hau pertsona talde baten arduradun diren eta berrikuntza proiektuetako lider izango diren pertsonei zuzenduta dago, kudeaketarako behar dituzten gaitasun eta tresnak eskura ditzaten.
-
Antolakunde berritzaileetako zuzendaritza-karguen sarea
-
Mikroenpresa, autonomo eta merkatariei zuzendutako Interneti buruzko prestakuntza